2012/02/14

Zein eremutan arituko zarete zuek?

Lehen Hezkuntzako irakaslea izango garela kontutan hartuta, esan dezakegu hezkuntza formalean arituko garela. Hala ere, hezkuntza ez formalean aritzeko aukera ere eduki dezakegu. Are gehiago, hezkuntza ez formalean aritzeko aukera edukitzea gustatuko litzaidake. Aukera honekin bi eremuak ezagutu ditzakegu eta teorian ikusitakoa probatu. Momentu honetan, eta ikusita oraindik beste hiru urte aurretik ditugula ez nintzateke ausartuko esatera zein eremutan arituko naizen. 
Hala ere, hezkuntza formalaren eta ez formalaren fusio bat sortzeko aukera edukitzea oso interesgarria izango litzateke. Nire ustez bata zein bestea oso garrantzitsuak dira haurren heziketa prozesuan eta bien alde egin beharko genuke. Azken finean, irakasle izan nahi dut umeek nola ikasten duten ikustea eta horren parte sentitzea gustoko dudalako. Eta ikaskuntza prozesu horretan hezkuntza formala eta ez formala parte hartzen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario