2012/05/11
2012/05/04
GAITASUN BAT EDO ARAZO BAT?
Dokumental honen izena "SUPERDOTACIÓN INTELECTUAL Y EDUCACIÓN" da. Hemen lehenengo zatia bakarrik jartzen dut, baina merezi du dena ikustea. Bertan goi mailako gaitasunak dituzten pertsonen istorioak kontatzen dituzte. Zer arazo dituzten eta nola administrazioaren aldetik eta hezkuntza sistemaren aldetik trabak besterik ez dituzten topatzen. Ikusi eta pentsatu!
2012/04/29
2012/04/22
Hezkuntzaren beste aurpegi bat...
Argazki honen eta gure eskolaren argazkia ikusita, amankomunean zerbait dagoela ikusten dugu, irakaslea eta ikasleak alegia. Testuingurua ez da berdina ezta antzekoa ere, baina hemen ikusten da irakasle honen irakasteko grina eta ikasle hauen ikasteko gogoa. Egoera hau ere, gure hezkuntza sisteman asko aldatzen da. Askotan ikusten dira irakasleak motibazio gabe eta ikasleak berdin, ikasteko gogorik ez eta gainera gainontzekoen ikaskuntza prozesua zanpatu nahian.
Gonbidatzen zaituztet argazki hau ikustera eta zuen hausnarketa propioa egitera, bai ikasle moduan eta baita irakasle moduan ere.
2012/04/19
SALIR DE LA CIRCUNFERENCIA
Hona hemen interesgarria iruditu zaidan bideoa, ez da oso luzea eta merezi du ikustea.
2012/02/16
5. ARIKETA
Zein dira zuek ondo ikasteko behar dituzuen baldintzak (materiala, irakaslea, tesuingurua, metodologia...)?
Nire lehenengo baldintza eta garrantzitsuena motibatuta egotea da. Horrela egonda askoz gehio ikasten dut eta ezagutzak azkarrago eta era eraginkorrago batean barneratzen ditut. Aldiz, motibatuta ez nagoenean, askoz gehio kostatzen zait ikastea. Lekuari dagokionez, apunteak prestatzeko eta dena txukun usteko mahaian egitea gustatzen zait. Apunte guztiaz ditudanean eta oso nekatuta banago ohean ere ikasten dut. Gustatzen zait ere lo hartu baino lehen errepasatzea eta hurrengo egunean ohetik altxatu baino lehen ere azken errepasoa buruz egitea, ikusteko zerbait falta zaidan edo zerbait ondo ez dakidan. Nahiago dut ni bakarrik ikasten badut, horrela ez dago aukera beste pertsonarekin gaiarekin zer ikusia ez duten gauzetaz hitz egitea eta denbora gure eskuen artetik alde egitea.
Nola irakatsi dizuete gaur egun arte?
Egia esan mota guztietako irakasleak eduki ditut nire ikasle etapetan. Adibidez, buruz ikasteko esaten ziguten irakasleak, teoria liburutik irakurri eta ia-ia azaldu gabe azterketak jartzen zizkigutenak, motibatu eta edukiak oso ondo azaltzen zituzten irakasleak, galderak egin eta erantzuna ematen ez zekiten irakasleak edo aurretik emandako erantzun berdinarekin erantzuten zigutenak.
Ikusten denez, mota guztietako irakasleak. Hala ere, hezkuntza-irakaskuntza horren emaitza lortzeko, azkeneko aukera gure eskuan dago.

4. ARIKETA
Hausnartzeko galderak:
- Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke?
Nire ustez, orokorrean, neutralak izatea oso zaila da egunerokotasunean. Beraz, hezkuntzan eta irakaskuntzan ere oso zaila dela uste dut. Pertsonak garen heinean, aurreritziak, ezagutzak, ohiturak, etab... ditugu eta hauek guztiak egiten dute neutralak ez izatea.
Egokiena litzateke neutraltasun hori lortzea, hezkuntza prozesua justua izateko. Justua baino egokia esango nuke. Ikasle eta irakasle guztiek horretarako eskubidea dutelako. Ezin dugu gure izateko erak pertsona baten hezkuntza prozesu hori baldintzatzea, hori ez baita justua.
Oraindik ere asko daukagu ikasteko eta prozesu hori ahalik eta egokiena izatea lortu behar dugu.
- Zein da neutralitate eta objektibitatearen arteko desberdintasuna?
Argi dago neutroa izatea eta objetiboa izatea ez direla gauza bera. Objektiboa izatea esango nuke dela, ikuspuntu orokor batetik ikustea, egoera bat adibidez, ez norberaren ikuspuntutik. Bestalde, neutralitatea justua izatearekin parekatuko nuke. Hala ere, nire dudak ditut bi hitz hauek parekotasuna duten a la ez. Neutrala izatea ere esango nuke, inplikatutako guztien alde egiten duena dela.

3. ARIKETA
ZEIN DA ZURETZAT ORDENIK EGOKIENA?
1.HEZKUNTZA – KULTURA – GIZARTERATZEA
2.GIZARTERATZEA – HEZKUNTZA – KULTURA
3.GIZARTERATZEA – KULTURA – HEZKUNTZA
4.KULTURA – HEZKUNTZA – GIZARTERATZEA
5.HEZKUNTZA – GIZARTERATZEA – KULTURA
6.KULTURA – GIZARTERATZEA – HEZKUNTZA
HEZKUNTZA: jakintzak, baloreak eta edukiak trasmititzeko prozesua da. Ez da soilik ikastola edo eskola batean burutu beharreko prozesua, egunerokotasunean eta edozein teistuinguruan kontuan hartu beharrekoa ere bada.
KULTURA: gizaki talde batek bereganatzen dituen sinesmen, ohitura eta jakintzak sortzen dute kultura.
GIZARTERATZEA: gizakia gizarte batean barneratzea da. Hau da, gizarte horren parte denean.
Hiru definizio hauek eman ondoren, nik bostgarren ordena aukeratuko nuke. Hasteko, hezkuntza da gizaki batek behar duen ezinbesteko prozesua. Prozesu honek gizakia hezi eta gizaki bezala garatzen ahalbidetuko duena delarik. Bestalde, gizakia gizarte batean gizarteratzeko hezkuntza behar du, beraz ondoren gizarteratzeko aukera edukiko du. Horrela, gizarte horretan dagoen kultura bereganatuko du, ohiturak, jakintzak eta sinesmenak, besteak beste.

2012/02/14
2.4 ARIKETA
Hezkuntza formal eta ez formalaren banaketarako irizpideen idazketa, ba al dago erregelarik?
Bestetik, hezkuntza ez-formala, hezkuntza jarduera antolatua eta sistematikoa da, baina
sistema formalaren testuingurutik kanpo egiten dena, bai haurrei eta bai
helduei, ikasketa mota zehatzak eskaintzeko. Ez dago hezkuntza formala bezain
antolatua eta ez du Curriculum zehatzik jarraitzen.
Zein eremutan arituko zarete zuek?
Lehen Hezkuntzako irakaslea izango garela kontutan hartuta, esan dezakegu hezkuntza formalean arituko garela. Hala ere, hezkuntza ez formalean aritzeko aukera ere eduki dezakegu. Are gehiago, hezkuntza ez formalean aritzeko aukera edukitzea gustatuko litzaidake. Aukera honekin bi eremuak ezagutu ditzakegu eta teorian ikusitakoa probatu. Momentu honetan, eta ikusita oraindik beste hiru urte aurretik ditugula ez nintzateke ausartuko esatera zein eremutan arituko naizen.
Hala ere, hezkuntza formalaren eta ez formalaren fusio bat sortzeko aukera edukitzea oso interesgarria izango litzateke. Nire ustez bata zein bestea oso garrantzitsuak dira haurren heziketa prozesuan eta bien alde egin beharko genuke. Azken finean, irakasle izan nahi dut umeek nola ikasten duten ikustea eta horren parte sentitzea gustoko dudalako. Eta ikaskuntza prozesu horretan hezkuntza formala eta ez formala parte hartzen dute.

2.2 ARIKETA
Irakurgaian oinarrituta, hezkuntza formal eta ez
formalari buruzko kontzeptu mapa egin (bi hausnartzeko galdera barne).
Suscribirse a:
Entradas (Atom)