Hezkuntza formal eta ez formalaren banaketarako irizpideen idazketa, ba al dago erregelarik?
Hezkuntza
formal eta ez-formalaren artean dagoen desberdintasun nabarmenena, hezkuntza
formala, ez formala baino burokratizatuagoa eta instituzionalizatuagoa dagoela
da. Beraz, hezkuntza formala hierarkikoki
egituratutako hezkuntza sistema da. Lehen hezkuntzako lehen urteetatik
unibertsitateko azken urteetaraino hedatzen dena. Ikaskuntza sekuentziala
ematen da eta irakaskuntza prozesu bat dago. Gainera, Curriculum zehatz bat
jarraitzen du.
Bestetik, hezkuntza ez-formala, hezkuntza jarduera antolatua eta sistematikoa da, baina
sistema formalaren testuingurutik kanpo egiten dena, bai haurrei eta bai
helduei, ikasketa mota zehatzak eskaintzeko. Ez dago hezkuntza formala bezain
antolatua eta ez du Curriculum zehatzik jarraitzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario