2012/05/11

Futbolerako bai, eta hezkuntzarako zergatik ez???

 


Hona hemen egunkari bateko notiziako titularra:


Bizkaia se volcó con el Athletic durante todo el día

Miles de personas se ilusionaron con los de Bielsa. Noventa minutos después, la tristeza inundó el corazón de los seguidores rojiblancos

Milaka pertsona bildu dira Athletic-en alde egiteko eta bere taldekoak animatzeko. Eta gure eskubideen alde zergatik ez da hainbeste jende mugitzen? Erosoegiak bihurtu gara? 


2012/05/04

GAITASUN BAT EDO ARAZO BAT?



           Dokumental honen izena "SUPERDOTACIÓN INTELECTUAL Y EDUCACIÓN" da. Hemen lehenengo zatia bakarrik jartzen dut, baina merezi du dena ikustea. Bertan goi mailako gaitasunak dituzten pertsonen istorioak kontatzen dituzte. Zer arazo dituzten eta nola administrazioaren aldetik eta hezkuntza sistemaren aldetik trabak besterik ez dituzten topatzen. Ikusi eta pentsatu! 

2012/04/29

2012/04/22

Hezkuntzaren beste aurpegi bat...



Argazki honen eta gure eskolaren argazkia ikusita, amankomunean zerbait dagoela ikusten dugu, irakaslea eta ikasleak alegia. Testuingurua ez da berdina ezta antzekoa ere, baina hemen ikusten da irakasle honen irakasteko grina eta ikasle hauen ikasteko gogoa. Egoera hau ere, gure hezkuntza sisteman asko aldatzen da. Askotan ikusten dira irakasleak motibazio gabe eta ikasleak berdin, ikasteko gogorik ez eta gainera gainontzekoen ikaskuntza prozesua zanpatu nahian. 
Gonbidatzen zaituztet argazki hau ikustera eta zuen hausnarketa propioa egitera, bai ikasle moduan eta baita irakasle moduan ere. 

2012/04/19

2012/02/16

5. ARIKETA

Zein dira zuek ondo ikasteko behar dituzuen baldintzak (materiala, irakaslea, tesuingurua, metodologia...)?


             Nire lehenengo baldintza eta garrantzitsuena motibatuta egotea da. Horrela egonda askoz gehio ikasten dut eta ezagutzak azkarrago eta era eraginkorrago batean barneratzen ditut. Aldiz, motibatuta ez nagoenean, askoz gehio kostatzen zait ikastea. Lekuari dagokionez, apunteak prestatzeko eta dena txukun usteko mahaian egitea gustatzen zait. Apunte guztiaz ditudanean eta oso nekatuta banago ohean ere ikasten dut. Gustatzen zait ere lo hartu baino lehen errepasatzea eta hurrengo egunean ohetik altxatu baino lehen ere azken errepasoa buruz egitea, ikusteko zerbait falta zaidan edo zerbait ondo ez dakidan. Nahiago dut ni bakarrik ikasten badut, horrela ez dago aukera beste pertsonarekin gaiarekin zer ikusia ez duten gauzetaz hitz egitea eta denbora gure eskuen artetik alde egitea. 


Nola irakatsi dizuete gaur egun arte?


               Egia esan mota guztietako irakasleak eduki ditut nire ikasle etapetan. Adibidez, buruz ikasteko esaten ziguten irakasleak, teoria liburutik irakurri eta ia-ia azaldu gabe azterketak jartzen zizkigutenak, motibatu eta edukiak oso ondo azaltzen zituzten irakasleak, galderak egin eta erantzuna ematen ez zekiten irakasleak edo aurretik emandako erantzun berdinarekin erantzuten zigutenak. 


               Ikusten denez, mota guztietako irakasleak. Hala ere, hezkuntza-irakaskuntza horren emaitza lortzeko, azkeneko aukera gure eskuan dago. 

4. ARIKETA

Hausnartzeko galderak:
- Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke?
           Nire ustez, orokorrean, neutralak izatea oso zaila da egunerokotasunean. Beraz, hezkuntzan eta irakaskuntzan ere oso zaila dela uste dut. Pertsonak garen heinean, aurreritziak, ezagutzak, ohiturak, etab... ditugu eta hauek guztiak egiten dute neutralak ez izatea.
           Egokiena litzateke neutraltasun hori lortzea, hezkuntza prozesua justua izateko. Justua baino egokia esango nuke. Ikasle eta irakasle guztiek horretarako eskubidea dutelako. Ezin dugu gure izateko erak pertsona baten hezkuntza prozesu hori baldintzatzea, hori ez baita justua.
          Oraindik ere asko daukagu ikasteko eta prozesu hori ahalik eta egokiena  izatea lortu behar dugu.
           
- Zein da neutralitate eta objektibitatearen arteko desberdintasuna?
       Argi dago neutroa izatea eta objetiboa izatea ez direla gauza bera. Objektiboa izatea esango nuke dela, ikuspuntu orokor batetik ikustea, egoera bat adibidez, ez norberaren ikuspuntutik. Bestalde, neutralitatea justua izatearekin parekatuko nuke. Hala ere, nire dudak ditut bi hitz hauek parekotasuna duten a la ez. Neutrala izatea ere esango nuke, inplikatutako guztien alde egiten duena dela.